Gaur jokatuko dira Zaporra Memorialeko finalerdiak

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 8a, 11:04
Iazko finaleko irudi bat. (Aritz Mutiozabal)

18.00etan hasiko dira finalerdiak Frontoi Txikin. Lehenik Etxaniz eta Murua bikoteak Atxotegi eta Balerdiren aurka jokatuko du, eta ondoren, Eskudero eta Urruzola Juaristi eta Esnaolaren kontra.

Behin finalaurdenak jokatuta, azken bi urratsak baino ez zaizkie geratzen Zaporra Memorialeko pilotariei. Makina bat partida jokatu dituzte dagoeneko Frontoi Txikin, baina lau bikote baino ez dira geratzen jada, eta amaiera gero eta gertuago dago.

Abuztuaren 1ean jokatu eta erabaki ziren lehen bi finalerdietako bikoteen txartelak norenak izango ziren: Murua eta Etxaniz lehen bikotea, eta Atxotegi eta Balerdi bigarren bikotea. Hauek elkarren aurka jokatuko dute ostegunean, hilak 8, Frontoi Txikin. Hauena izango da jokatuko den lehen finalerdia, eta ondoren jokatuko dute asteartean jokatzeko txartela lortu zutenek: Eskudero eta Urruzola lehen bikotea, Juaristi eta Esnaola bigarren bikotearen aurka.

Partida hauetako garaileek datorren asteartean, hilak 13 jokatuko dute finala elkarren aurka. Arratsaldeko 18:00etan izango dira partida guztiak, baita finala ere. Izatez partida guztiak Frontoi Txikin jokatuko dira, baina eguraldi txarraren kasuan, Zinema Pilotalekura mugituko dute txapelketa.