Arraun denboraldia pil-pilean da, eta Zarauzko Arraun Elkarteko Enbata liderra da KAE 1 Ligako sailkapen nagusian, bigarren den Deustu taldeari bederatzi puntuko errenta aterara.
Zarauzko arraun zaleak zorteko dira, eskualdetik atera ere egin gabe Enbataren estropada zuzenean ikusteko aukera izango baitute asteburu honetan. Zumaian jokatuko dute zarauztarrek XXXIV Zumaiako Ikurriña estropada, igandean, 12:00etan hasita.