Irudietan: Aterpean abiatu dituzte Azken Portu auzoko jaiak

Zarauzko hitza 2019ko abu. 10a, 12:58

Eguraldi txarra dela-eta, Aritzbatalde pilotalekuan jarri dituzte puzgarriak eta haurrentzako tailerrak.

Gaur arratsaldean txupinazoarekin emango diete hasiera Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiei, baina goiz partean, haurrak jai giroan murgiltzeko puzgarriak eta tailerra izan dituzte auzoan.

Hasiera batean, haurrentzako ekimenak Plaza Gorria egitea aurreikusi zuten antolatzaileek, baina eguraldi txarragatik, Aritzbatalde pilotalekuan egin dituzte azkenean.

Hurrengoa da gaurko egitaraua:

Abuztuak 10, larunbata (gazteen eguna: 2 urtetik 100 urtera)

  • 10.00 - 14.00: Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat.
  • 16.00: Suziria jaurtiko da jaiak iragarriz.
  • Ondoren: Buruhandiak, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
  • 16.30: Txiki Dantz, Plaza Gorrian.
  • 18.00: Auzo-krosa Plaza Gorrian. (hiru maila: 5 urtera arte, 6-9 urte, 10-14 urte)
  • 19.00: Jalgi taldearen eskutik, dantza erakusketa Plaza Gorrian.
  • 19.30: Txokolatada Plaza Gorrian.
  • 21.30: Joxe mari Artetxeren omenezko XXVII. Txirrindularitza Kriteriuma.
  • 23.30: Skasti taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 1.15: Nerabe taldearen kontzertua, txosnagunean.

 

Erlazionatuak