Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko Harria txapelketa

Zarauzko hitza 2019ko abu. 11a, 11:42
Joseba Ostolaza eta Jokin Eizmendi harri-jasotzaileak garaipena ospatzen. (Argazkia: Facebook Joseba Ostolaza Harri Eskola)

Jokin Eizmendik 15 aldiz jaso zuen atzo, Igeldoko harri baldarra.

Aste Nagusiko egitarauaren barruan, atzo arratsaldean Donostiako Trinitate Plazan Igeldoko Harria harri-jasotzaile proba jokatu zen, eta Jokin Eizmendi zarauztarra da aurtengo edizioko txapelduna, harri baldarra hamabost aldiz jasota.

Hurrengoa  izan zen sailkapena:
1.- Jokin Eizmendi 15 jasoaldi
2.- Beñat Telleria 14 jasoaldi
3.- Gorka Etxeberria 13 jasoaldi
4.- Xabier Peñagarikano 11 jasoaldi
5.- Aimar Galarraga 11 jasoaldi
6.- Josu Urbieta 10 jasoaldi
7.- Jagoba Otaegi 9 jasoaldi
8.- Imanol Illarramendi 7 jasoaldi
9.- Mikel Lopetegi Gereka 6 jasoaldi