Asteartean jokatuko da Zaporra Memorialaren finala

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 12a, 11:00

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zaporra pilota memorialaren final handia jokatuko da Frontoi Txikin, orain arte nagusi izan diren bi bikoteen artean: Atxotegi eta Balerdi, Eskudero eta Urruzolaren aurka.

Azken urratsera heldua da jada Zaporra Memoriala. Frontoi Txiki inoiz baino txikiago geratu zaie pilotazaleei, hilabete iraun duen txapelketa honetan, astearte eta ostegunero gainezka egin baitu jokalekuak.

Finalerdietan aise irabazi zuten Atxotegi eta Balerdik, eta nahiko justu, aldiz, Eskudero eta Urruzolak. Dena den, elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak astearte honetan.