Badator Zarauzko Aste Nagusia

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 12a, 11:45

Asteazkenean hasi eta igandera bitartean, udalaren eskutik makina bat ikuskizun eta emanaldi eskainiko dira herriko hainbat txokotan.

Beste uda batez, Zarautzek bere Aste Nagusi propioa izango du. Ama Birjinaren egunaren bezperan hasiko dira lehen eskaintzak, eta igandera arte, tartean Zarauzko Estropadak izanik, luzatuko da egitaraua.

Hona hemen egitaraua, egunez egun:

Abuztuak 14, asteazkena (Ama Birjinaren bezpera)

  • 12.00etan, Lege Zaharren enparantzan: Jaiei hasiera emateko, suziriak, buruhandiak eta erraldoiak, eta txaranga.
  • 19.00etan: Buruhandi eta erraldoiak txarangaren laguntzaz.
  • 19.30ean, Musika plazan: Dantzaldia, Alaiki taldearen eskutik.
  • 20.00etan, parrokian: Schola Cantorum taldeak abestutako Salbea.
  • 23.00etan, malekoian: DJ Abibaren emanaldia.

Abuztuaren 15etik 18ra, egunean zehar, Nahia elkartearen eskutik artisau-azoka Lege Zaharren enparantzan.

Abuztuak 15, osteguna (Ama Birjinaren eguna)

  • 11.00etan, parrokian: Meza.
  • 12.00etan: Lizarrako Dultzaineroak herrian barrena.
  • 19.00etan: Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 19.30ean, Musika plazan: Dantzaldia Ilargi Beltza taldearen eskutik.
  • 20.00etan, malekoian: Ikuskizuna, 3ZPA4.
  • 23.00etan, hondartzan: Su artifizialak.
  • Ondoren, Musika plazan: Dantzaldia Ilargi Beltza taldearen eskutik.

Abuztuak 16, ostirala (Ama Birjinaren eguna)

  • 19.00etan: Buruhandi eta erraldoiak txarangarekin.
  • 23.00etan, hondartzan: Su artifizialak.
  • Ondoren, Musika plazan: Ikuskizuna Los 5 Bilbainos taldearen eskutik.
  • Une berean, malekoian: La Unión taldearen kontzertua.

Abuztuak 17, larunbata.

  • 12.00etan: KAE1 Ligakoen estropada (XI. Zarautz Arraun Elkartea Ikurrina).
  • 17.00etan, Musika plazan: Estropadetako gune ludikoa.
  • 18.00etan: Euskotren Ligakoen estropada (Zarauzko XI. Ikurrina).
  • Jarraian: Eusko Label Ligakoen estropada (Zarauzko XLII. Ikurrina).
  • 19.00etan: Buruhandi eta erraldoiak txarangarekin.
  • 23.00etan, Daman: Michael Legend kontzertua, Michael Jacksonen omenez.

Abuztuak 18, igandea.

  • 11.00etan, Musika plazan: Estropadetako gune ludikoa.
  • 11.30ean: Euskotren Ligakoen estropada (Zarauzko XI. Ikurrina).
  • Jarraian: Eusko Label Ligakoen estropada (Zarauzko XLII. Ikurrina).
  • 19.00etan: Buruhandi eta erraldoiak txarangarekin.
  • 19.30ean, Musika plazan: Tres x Ahora taldearen musika-emanaldia.
  • 20.00etan, parrokian: Trio Esaldi taldearen kontzertua.
  • 21.00etan, Daman: Eraso! eta Hesian taldeen kontzertua.