Gustukoa ez da beti osasuntsua

Amaiur Irastorza Adin /Berria.eus 2019ko abu. 12a, 16:00
Artisau izozkiak. (Freepik)

Berria egunkariak izozkien inguruko erreportajea egin du, eta Libe Garmendia dietista eta nutrizionista zarauztarrarekin hitz egin du horretarako. 

Bati baino gehiagori freskatu dio gorputza izozki batek aurtengo beroaldietan. Freskagarri gisara hartzen ditu jendeak, eta, edozein txosna, taberna edo bazterretara begiratuta, nonahi ikusten dira izozkien kartelak.

Marrubizkoa, txokolatezkoa edo limozkoa. Oreozkoa, cookiezkoa eta txiklezkoa. Izozki zapore berriak sortu eta gustu guztietarako aukerak egiten ari dira urteen joanean. «Gustagarri izango zaizkio askori, bai, baina askotan irakurri ere ez dira egiten izozki hauen guztien atzean dauden osagaien zerrendak, eta garrantzitsua da zer jaten ari garen jakitea», esan du Libe Garmendia dietista eta nutrizionistak.

Garmendiak azaldu duenez, geroz eta mota gehiagoko izozkiak ekoizten dituzte, kolore eta zapore ugarietakoak, eta etengabe berritzen ari da izozkien merkatua. Gustura jaten den elikagaia izaten da, baina osasunari ez dio gehienean onik egiten. «Ia guztiek azukre kantitate ikaragarriak izaten dituzte, eta hori ez da ona gure gorputzentzat», esan du.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean