EH Bilduri "gehiegi" ematea egotzi dio PPk EAJri

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 12a, 12:21
Alfonso SantibaƱez, PPko alkategai aurkeztutakoa. (Onintza Lete Arrieta)

Zarauzko Alderdi Popularraren iritziz, "gehiegizkoa" da EH Bilduri liberazio oso bat eta bi partzial esleitzea: "Zentzugabea da gobernutik kanpo dagoen alderdi bati hiru liberazio ematea".

"Etsipen sentsazioa" ematen duela dio Zarauzko PPk. "Herritar askok EAJ bozkatu zuen EH Bildu gobernura heltzea ekiditeko, eta gobernu osatze hau desengainu bat iruditzen zaigu herritar horiekiko", azaldu dute zabaldu duten oharrean. Udal gobernutik kanpo egoteak "udal kudeaketatik kanpo" egotea suposatzen duela azaldu dute popularrek, eta beraz, "zentzugabea" dela liberazio oso bat eta bi liberazio erdi esleitzea alderdiko hiru kideri.

Horrez gain, Alfonos Santibáñez azken hauteskundeetan alkategai aurkeztu zena "kritiko" azaldu da soldatei dagokienean: "EH Bilduko zinegotziak mantentzea 6.106 euro kostako zaigu hilero, eta hauek denok ordainduko ditugu".  Alderdi abertzaleaz gain, beste zinegotziekiko ere mintzatu da Santibáñez: "Aurreko legegintzaldiko 6 liberaziotik 8ra pasatu gara, eta hala ere, soldatak igo egin dituzte bai Xabier Txurrukak eta baita Gloria Vázquezek ere, moderatu beharrean".