Martxoan zendu zen Juan Luis Mendizabal Mendi, eta haren omenez, Mar Arregi eta Yon Agirre Zarauzko bizilagunek hala proposatuta, artistak margotutako paisaia baten margolana ezarri dute malekoian.
Goizak eta goizak pasatzen zituen Mendi-k Zarauzko malekoian eta hondartzan, Getaria behatuz. Hala, 1992ko uztailaren 10a eta 1993ko abuztuaren 10 bitartean, egunero-egunero jaitsi zen hondartzara, eta Getariako Arratoia izendatutako margolana burutu zuen denbora tarte horretan. Beraza kantinaren ondoan ezarri duten biniloa lan horretan oinarritua da, eta egun, lan orijinala Zarauzko Arte eta Historia Museoan dago ikusgai.
215x228 zentimetro neurtzen ditu biniloak, eta hau kokatzeko lanak Hernani DRUCK Faktoria Grafikari enkargatu dizkio udalak.