Herman Wouk eta haren eleberri historikoez arituko dira ostiralean Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 14a, 13:26

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren ostiral honetako saioa Herman Wouk idazle amerikarraren inguruan izango da. Bigarren Mundu Gerrari buruzkoak, eta oro har, eleberri historikoak idatzi izan zituen. 18:00etatik aurrera izango da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Herman Wouk zenaren eleberriez hausnartzeko izango da.

104 urte betetzear zela zendu zen Herman Wouk pasa den maiatzean. Oso ezaguna izan da idazle gisa, izan ere, Bigarren Mundu Gerrari buruzko bi eleberri ospetsu idatzi ditu: The Winds of War eta War and remembrace. Dena den, Pulitzer saria irabaztera eraman zion eleberria are ezagunagoa da: The Caine munity. Antzerkira ere eraman dira liburuotako zenbait pasarte, baita zinemara ere Humphrey Bogarten eskutik.

Wouk Ameriketako Estatu Batuen Armadan sartu zen Pearl Harbor-en aurkako erasoaren ostean. Zortzi inbasiotan parte hartu zuen, eta hainbat domina militar irabazi zituen. Aurrez aipaturiko The Caine munitiy edo "gerra matxinada" eleberria idazteko orduko bizipenetan oinarritu zen.