Abuztuaren 21ean inauguratuko dute Zarauzko Turismo Bulego berria

Zarauzko hitza 2019ko abu. 14a, 16:00

Ate irekien jardunaldia egingo dute Turismo Bulego berrian, 19:00etatik 20:00etara.

Datorren asteazkenean, abuztuaren 21ean, Zarauzko Turismo Bulego berria inauguratuko dutela jakinarazi du Zarauzko Udalak. Ate irekien jardunaldia antolatu dute egun horretarako, 19:00etatik eta 20:00etara bitartean, eta herritarrek instalazio berriak bisitatzeko aukera izango dute. Ondoren, parrilada herrikoia egingo dute.