Erreskatea izan zen atzo Moilarrin

Zarauzko hitza 2019ko abu. 16a, 09:35
Moilarriko haitzak.

Lau lagun mareak harrapatuta geratu ziren atzo arratsaldean Moilarriko haitzetan.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, atzo arratsaldean koadrila bat Moilarriko haitzetan mareak harrapatuta geratu ziren. Ondorioz, larrialdi zerbitzuen protokoloa martxan jarri zen, ingurura bertaratu zen eta lau pertsona erreskatatu zituzten.