Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren hilaren 19an, astelehenean. Hala, Photomuseumek bere ospakizunen berri eman du.
11:30ean bilduko dira bertan, eta aurreskuarekin ekingo diote egitarauari. Ondoren, Daguerren monumentuari lore eskaintza egingo diote, eta 11:45 aldera bertso sorta batzuk abestuko dituzte. Ondoren, 12:00etan, La guerra filmada (1936-1939) filmaren kapitulu bat proiektatuko dute.
2006an, Gerra Zibilaren hasieraren 70. urteurrena zela-eta, Espainiako Filmotekak bere bildumatik Gerra Zibilari buruzko filmen emanaldia antolatu zuen. Filmak grabatu bezala erakutsi nahi ziren, inolako muntaiarik egin gabe. La guerra filmada (1936-1939) bildumatik kapitulu bat hautatu dute: "Campos de batalla y políticas de retaguardia". Dena den, bilduma osatzen duten lau DVDetako hainbat dokumental erakutsiko direla adierazi dute.