Bigarren postua eskuratu du Aritz Kortabarria txirrindulariak Aretxabaletan

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 16a, 13:49

Grupo Eulen taldeko txirrindularia da Antzuolako Kortabarria. Euskal Bailarak kriteriuma lehiatzen ari dira; gaurko hirugarren etapa Aretxabaletan hasi eta bertan amaitzen zen.

Gatzagako igoera puntu giltzarria zen etapan, eta Kortabarria fin aritu da bertan. 120 kilometroko etapa zen eta amaieran erabaki da garailea. Amaiera sprintaren aurretik alde egin du Juan Fernando Calle (Caja Rural) kolonbiarrak, eta hark irabazi du etapa. Segundu gutxiren buruan sartu da Kortabarria.