Suitzako erlojuen pare

Aitor Manterola / Berria 2019ko abu. 17a, 11:42
2017an Orioko gizonezkoen traineruak irabazi zuen Zarauzko IkurriƱa.

Berria egunkariko kazetari Aitor Manterolak, Kontxako Bandera irabazteko bidean, Zarauzko estropadaren garrantzia izan du hizpide. 

«Zarautzen irabazten duenak ez du aparte izaten Kontxako bandera». Zenbat aldiz entzundakoa den baieztapen hori arraun munduan. Urrutira jo gabe, azken hiru urteetan bete egin da: 2016an, Urdaibaik lotu zion Zarauzko garaipenari Kontxakoa; hurrengo urtean, Oriok, eta iaz, Hondarribiak. Bi estropadak elkarrengandik bi astera egoteak eragin handia du horretan. Azken batean, orain ondo ez dabilena nekez arituko da onenen pare bi aste barru; eta alderantziz.

Oriotarrak izan dira abilak Zarautz eta Donostia lotzen, ia beti Zarauzkoa baitute test nagusi Kontxara begira. Horrek ere eman dio sekulako indarra Zarauzko Estropadari, eta baita eremuak ere, kaleen arteko aldea egonagatik, popare bete-beteko egoeran aritzeko aukera ematen dielako arraunlariei eta patroiei. Ikusgarria izan ohi da ia beti Zarauzkoa, eta, hainbat arrazoi tarteko, udako ikurrin preziatuena izaten du arraunlariak Kontxakoaren ondoren.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian