Irudietan: Enbatak irabazi du etxeko bandera

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019ko abu. 17a, 14:13

Alde handiz irabazi du bere txanda: ia 20 segundu atera dizkio bigarren izan den Deusturi. Lanak zaildu dituena, baina, bigarren txandan egon da gaur. San Juan, bigarren.

Hamar urte baino ez ditu Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina honek, eta gaur arte behin baino ez zuen irabazi Zarauzko Enbatak: duela bost urte, KAE2 ligan.

Lehen unetik fin aritu dira Urangaren mutilak, lehenengo ziabogara bost segunduko aldea aterata bigarren zihoan Donostiarrari. Bigarren ziabogarako, jada, apurtu du txanda Enbatak: ia 10 segundu Deusturi. Dena den, ikusmina bigarren txanda irabazi duen San Juanekin egon da, denbora bikaina ezarri baitu helmugan. Baina hasieran espero baino errazago gailendu dira zarauztarrak eta, hala, herriko bandera etxera eramatea lortu dute: zer gutxiago aurtengo denboraldia borobiltzeko...

Hona hemen emaitza guztiak.