Gizonezkoen lehian, Hondarribiak irabazi du Zarauzko Ikurriña

Zarauzko hitza 2019ko abu. 18a, 13:44
Hondarribia Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian. (Aitor Arrizabalaga/ Eusko Label liga)

Bi jardunaldietan, Hondarribia izan da azkarrena Zarautzen, Eusko Label ligako estropadan.

Gaur eguerdian, Hondarribia izan da azkarrena, Eusko Label ligako Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian. Hasieratik estropadaren buruan jarri da, eta hirugarren eta laugarren luzean atzean utzi ditu aurkariak. Azkenean, 20:30.46 denbora egin du Bidasoako taldeak, eta Orio bigarren postuan sailkatu da 20:35,78 denbora eginda.

Gainera,gaurko denborari, atzo aurkariei atera zien errenta gehitu beharra dago, beraz, zalantzarik gabe Hondarribia nagusitu da aurtengo Zarauzko Ikurriñan, bi jardunaldiak irabazita.

Hurrengoa da gaurko jardunaldiko sailkapena

1.- Hondarribia 20:30,46
2.- Orio 20:35, 78
3.- Santurtzi 20:48,82
4.- Zierbena 21:03,54
5.- Ondarroa 21:04,14
6.- Urdaibai 21:04,16
7.- Cabo 21:07,82
8.- Donostiarra 21:14,22
9.- Lekittarra 21:23,46
10.- Kaiku 21:45,92
11.- San Pedro 21:48,78
12.- Astillero 22:17,42