Lagunarteko partida jokatuko du gaur Amenabarrek etxean

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 20a, 15:02

Aurredenboraldian murgilduta daude eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeko kideak. Gaurkoa, etxean jokatuko duten lehen lagunartekoa izango da.

2019-2020 denboraldiaren prestaketa lanekin dabil Amenabar eskubaloi taldea. Pasa den astean Torrelavegan jokatu zuten aurredenboraldiko lehen neurketa, eta gaurkoan talde beraren aurka neurtuko dituzte indarrak, oraingoan, etxean.

Aurreko asteko partida galdu egin zuen Amenabarrek, 26-18ko emaitzarekin. Emaitzak bestelakorik pentsarazten badu ere, aurpegia eman zuten zarauztarrek norgehiagokan; atsedenaldira gol bakarreko aldearekin joan ziren, eta taldekideak egindako lanarekin gustura itzuli ziren etxera.

Aritzbatalde kiroldegian izango da gaurko partida, 19:30etik aurrera.