Jantoki soziala eta bertso saioa izango dira bihar Frontoi Txikin

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 20a, 17:00

Aurrera doa 'Toldotik at! Elkartasun udara' Danda Gazte Asanbladaren eta Gerizaren eskutik. Aste honetako jantoki sozialaren ostean, bertso saioaz gozatzeko aukera izango da.

Asteazkenero bezala, jantoki soziala izango da 21:00etatik aurrera Frontoi Txikin. Horren ostean bertso saio musikatuaz gozatzeko aukera izango da. Kantuan ariko diren bertsolariak Julen Zulaika, Uxue Alkorta, Aitor Urbieta eta Markel Eizagirre izango dira.