Urtero legez, arropa eta liburu azokek Zarauzko kaleak hartuko dituzte. Bata, Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteko kideek antolatuta, stockean dagoen arroparen postuak jarriko dituzte malekoian 11:00etatik 21:00etara, Galtxagorri elkartearen parean. Prezio baxuetan aurkitu ahal izango dira Murkileko hainbat merkatariren produktuak: besteak beste, Vulcano, Noah's Secret, Goiatz, Josune Moda, Pedrosa, Bengoa, JM jostailuak, Dina, Wanda Surf eta Cambo bezalako dendak izango dira bertan.
Bestea, liburu azoka, Munoako plazan egongo da egun osoan zehar. Hau ere ostegunetik igandera bitartean egongo da.