'Mascotas 2' haurrentzako filma ikusgai Modelo aretoan

Zarauzko hitza 2019ko abu. 21a, 12:48

Chris Renaud eta Jonathan del Val zinemagileen lehen entregaren jarraipena da 'Mascotas 2' edo 'The Secrets Life of Pets 2' film luzea.

Ostiraletik astelehenera bitartean, Mascotas 2  emango dute Zarauzko Modelo aretoan, Erase una vez en... Hollywood filmarekin tartekatuz. Animaziozko filma da honakoa, abenturaz eta barre algarez josia, gazteenentzat egina.

98 minutu irauten ditu filmak, eta ostegunetik astelehera proiektatuko dute, arratseko 17:00etan.