Aurten ere Zarautzen hasiko du ikasturte politikoa EAJk

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 22a, 16:00
Iazko ekitalldiko une bat. (EAJ)

Malekoian egingo dute ekitaldia, eta EAJ alderdiko hainbat ordezkari izango dira bertan.

Urteroko moduan, Zarautzen emango du ikasturteko lehen mitina EAJ alderdiak. Aurtengoa kurtso politikoaren hasiera abuztuaren 30ean, ostirala,  izango da, 19:30etik aurrera. Malekoian izango da ekitaldia eta Joakin Landak, Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidenteak aurkeztuko du. Ondoren, Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak eta Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak hartuko dute hitza. Zarauzko Uri Buru Batzarrak jeltzale eta herritar guztiei ekitaldira bertaratzeko gonbidapena luzatu die.