Aurredenboraldian murgildurik dira Zarautz Rugby Taldekoak, izan ere, beste urte batez, bigarren maila nazionalean lehiatuko dute. Larunbatean jokatuko dute denboraldi aurreko lehen partida, Donostiako Atletico S.S. taldearen aurka. Arratsaldeko 17:00etan izango da norgehiagoka, Asti zelaian.
Iñaki Quesada omenduko dutela iragarri dute partidaren antolatzaileek. Izan ere, bost urte betetzen dira Quesada zendu zela. Bere emazte Esther bertan izango dela jakinarazi dute.
"Talde eder bat osatuko dugu"
Xabi Castaño eta Facundo Orive entrenatzaileak elkarrizketatu dituzte Zarautz Rubgy taldeko kideek; beste urtebetez, bikote honek hartuko du taldearen aginte makila. Hala, gertatu denaz eta gerta daitekeenaz mintzatu dira, behetik gora datozen jokalari gazteez eta datorren denboraldiko helburuez.