Irudietan: Nekazaritza ekologikoaren azoka Lege Zaharren enparantzan

Zarauzko hitza 2019ko abu. 23a, 13:25

'Eko azoka' jarri dute Lege Zaharren enparantzan Biolur taldeko kideek. Dagoeneko XXIII. edizioa du azoka honek.

Goizeko 10:00etatik 14:00era, postu txikiz bete da Lege Zaharren enparantza. Biolur taldeak euren Urola Kostako jardunaldi ekologikoen barnean, lehen geldialdia Zarautzen egin du. Hala, zarauztarrek eta Zarautzen zirenek bertako produktu ekologiko anitzen dastaketa egin ahal izan dute.

Abuztuaren 25ean, Zestoan izango da Eko Azoka. Irure Txiki baserrira egingo dute bisita Ekain sagardo ekologikoa dastatzera, 10:00etatik 13:00era arte. Doan izan arren, izena eman beharko da irteerara apuntatzeko: 943 76 14 47 telefonora deituta.