Enbatari ongietorria egingo diote gaur iluntzean

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 24a, 11:37
Enbata trainerua, Zarauzko estropadan. (Gorka Peñagarikano)

Gaur jokatuko du ligako azken estropada Enbatak, Bilbon. Gertatzen dena gertatuta, KAE 1 ligako txapeldun izango dira zarauztarrak.

KAE 1 ligako txapeldun direla ospatzeko, banderen bedeinkapena eta ongietorria izango dira gaur iluntzean Enbatako arraunlarientzat. Gaur jokatuko dute ligako azken estropada Bilbon, baina matematikoki txapeldunak dira, aurreko astetik. 3. postua eskuratu zuten Pedreñako estropadan, eta dagoeneko 177 puntu dituenez, ezinezkoa izango da bigarren postuan den Deustoko traineruarentzat lidertza eskuratzea, 162 puntu baititu. 

Ez da makala Enbatak burutu duen denboraldia. Oraingoz, guztira zortzi bandera ekarri dituzte etxera, eta gaurkoan, bederatzigarrena ekartzeko aukera izango dute Bilbon. Hori guztia ospatzeko, harrera beroa egitera deitu dituzte herritarrak gaurkoan. 19:45ean banderen bedeinkapena izango da parrokian, eta horren jarraian, 20:00etan, ongietorria egingo diete arraunlariei herrian, Musika Plazan hasita. Arraun Elkartekoek herritarrei bertaratzeko deia egin diete.