Seniorren txanda izan da gaur 3x3 txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 24a, 18:28

Ostegunean hasi zen Saski Basque 3x3 txapelketa malekoian. Mini mailakoek, kadeteek eta jubenilek jokatu dituzte txapelketak dagoeneko eta, gaurkoan, seniorren txanda da. 15 taldek hartu dute parte gaurko txapelketan. Horietako 12 gizonezkoen taldeak, eta 3 emakumezkoenak.

Saskibaloi kantxak inguratzen dituzten hesien ingurura hainbat herritar bertaratu dira, saskibaloiaz gozatzera. Parte hartu duten taldeen artean denetik izan da, zarauztarrak batzuk eta urrunagotik etorriak beste batzuk. Izan da Bartzelonatik saskibaloian jokatzera etorri den talderik ere.

Bihar arratsaldean emango diote amaiera 3x3 txapelketari, kuadrillen arteko txapelketarekin.