Badator Euskaraz Bizi Eguna

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 26a, 18:22

Urtero bezala, Euskal Jai Egunaren aurreko larunbatean jarri du hitzordua Zarauzko Euskal Herrian Euskarazek. Aurtengoa festaren 12. edizioa izango da.

12. aldiz ospatuko dute aurten Euskaraz Bizi Eguna, Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz elkarteak antolatuta. Irailaren 7an, larunbata, izango da egun handia, eta dagoeneko plazaratu dute eguneko egitaraua:

10:15. Herri lasterketan izen ematea.
11:00. XXIV. Herri lasterketa.
11:05. Irristaketa proba.
14:30. XXXIV. Herri Bazkaria.
18:30. Kalejira Manuela Ahizpekin.
Iluntzean, kontzertuak txosnagunean.

Herri bazkarirako txartelak aurrez erosi beharko dira, hain zuzen, ostiral honetan. 18:30etik aurrera Musika Plazan izango dira antolatzaileak txartelak saltzen. Aurtengoan menuak 14 euroko prezioa izango du, eta tomate entsalada, marmitakoa edo barazki paella, gazta, kafea eta kopa sartuko dira prezioan.