Txandak betetzeko laguntza eskatu dute Euskaraz Bizi Egunerako

Zarauzko hitza 2019ko abu. 27a, 11:40

Euskaraz Bizi Eguna antolatu dute beste urte batez irailaren lehen larunbaterako; aurten irailaren 7an izango da. Herri lasterketa eta herri bazkaria antolatu dituzte, besteak beste, baina "denon laguntza behar" dela azpimarratu dute antolatzaileek eta, hargatik, txandetara apuntatzeko dokumentua denon eskuragarri jarri dute.

Ehunka lagun biltzen ditu Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkariak, Musika Plazan egiten denak. Beraz, antolatzaileez gain, bazkaria burutzeko behar-beharrezkoa dela kanpoko laguntza esan dute. Hala, publiko egin duten txanden dokumentuan edonor apunta liteke esku bat botatzera, txanda batean, bestean, edota bat baino gehiagotan.

Hona hemen txandak bete eta ikusteko dokumentua:

https://docs.google.com/document/d/14uvHLy93hZBdhD1oh3Wt8Unx4ofIRzzjrbDkuRecwNs/edit?usp=sharing

 

 

Erlazionatuak

Badator Euskaraz Bizi Eguna

Zarauzko Hitza 2019 abu 26 Zarautz