Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 27a, 19:02

Txapelketarako sailkatutako bertsolarien laurdena baino gehiago da eskualdekoa, eta haietatik sei, zarauztarrak. Jakinarazi dute dagoeneko zein bertsolarik abestuko duen saio bakoitzean.

Udaberrian hasi zen sailkapen fasea, eta galbahea gainditzea lortu zutenek irailaren 14an hasiko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Dagoeneko eman dute saioen berri, eta bertan kantatuko duten 48 bertsolarietatik sei izango dira zarauztarrak. Seirek final zortzirenak jokatuko dituzte datozen asteetan.

Hemen dago ikusgai txapelketan parte hartuko duten Zarauzko bertsolariek zein saiotan abestuko duten:

  • Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo (Zarautz): Ordizian, irailaren 21ean.
  • Aitor Urbieta Aizpurua (Zarautz): Ordizian, irailaren 21ean.
  • Oier Aizpurua Olaizola (Zarautz): Lasarte-Oria, urriaren 5ean.
  • Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz): Oñatin, irailaren 14an.
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga (Zarautz): Amasa-Villabonan, irailaren 15ean.
  • Beñat Jauregi Etxeberria (Zarautz): Zumaian, irailaren 22an.

Txapelketaren inguruko informazio guztia ikusgai dago Bertsozale Elkarteak sortu duen webgune honetan. Saioetako sarrerak, berriz, bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.