'Mascotas 2' eta 'Érase una vez en... Hollywood' berriro ikusgai Modelon

Aste honetan larunbatean eta igandean soilik izango da zine komertziala Modelon.

Asteburu honetan ere Mascotas 2 eta Érase una vez en...Hollywood filmak izango dira ikusgai Modelo aretoan. Adin guztietako ikusleak joan daitezke lehenengora, eta bigarrena 16 urtetik gorakoentzat da.

Mascotas 2 larunbatean eta igandean emango dute, 17:00etan. Érase una vez en... Hollywood, berriz, egun horietan 19:30ean.

Hemen daude ikusgai bi filmen trailerrak: