Gaurkoa izango da Arranopola dinamikaren udako azken ostegun girotua, baina gaurko kontzertuekin ez dituzte amaitutzat joko udako emanaldiak. Biharkoan Pig&Kiss, Gorpuzkings eta Xiarroman DJ-ak eskainiko dituzte kontzertuak 20:00etatik aurrera. Zarauztarrak dira Xiarroman eta Pig&Kiss taldeko kideak, eta Gorpuzkings musika taldea, berriz, Hondarribitik dator.