Ostegunean emango dute Zarautzen grabatutako 'Karabana' telesaioa

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 28a, 17:30
Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez, 'Karabana'-ko aurkezleak (EiTB).

Gonbidatuen artean izango dira Mikel Aizpuru, Pili Mugika, Joxe Mari Mitxelena eta Mikel Lopetegi Urra.

Zigor Iturrietak eta Itxaso Gonzalezek aurkezten duten Karabana saioa grabatzen aritu ziren joan den astean Zarautzen, eta ostegun honetan emango dute ETB1en, 21:15etik aurrera.

Emanaldian herriko hainbat lagun agertuko dira gonbidatu gisa: Mikel Aizpuru harakina, Pili Mugika Ameztoi Anaiak enpresako kidea, Joxe Mari Mitxelena sukaldaria eta Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzailea, esaterako.

Bestalde, Ibon Fernandez eta Ainhoa Etxebarria Gazteako esatariek izokin takoa prestatuko dute. Mikel eta David Arrizabalaga eskubaloi jokalari ohiek, berriz, hanburgesa.