Eguraldia lagun, "arrakastatsua" izan da Saski Basque 3x3 txapelketa

Ia 150 talde eta 570 jokalari aritu dira jokoan lau egunetan zehar, ostegunetik igandera.

"Guztiaren gainetik, saskibaloia izan da protagonista eta hori beti da nabarmentzekoa", azaldu dute ZASTeko kideek, 3x3 txapelketaren antolatzaileek. Jokatzen, antolakuntzan eta uneren batean esku bat bota duen orori eskerrak eman dizkie.

Hona hemen kategoria bakoitzeko txapeldunak:

  • Mini neskak: Laurak bat. Azpitxapelduna, DAMIN.
  • Mini mutilak: Los Mini Espartanos. Azpitxapelduna, Lakers.
  • Infantil neskak: Las Imparables. Azpitxapelduna, Alrebote.
  • Infantil mutilak: Andatza. Azpitxapelduna, Karramarroak.
  • Kadete neskak: Jokin's Little Warriors. Azpitxapelduna, TresPorTresOcho.
  • Kadete mutilak: Chicago Bulls. Azpitxapelduna, Posters A Domicilio.
  • Junior neskak: Xinpatata. Azpitxapelduna, Guk Poggoei Ez.
  • Junior mutilak: #Bordatxomixtape. Azpitxapelduna, .Y si me lío.
  • Senior neskak: Emily. Azpitxapelduna, Perulo.
  • Senior mutilak: Aingeru Team. Azpitxapelduna, Lo Que Quieras.
  • Kuadrilak: Descansa. Azpitxapelduna, Zalgiriak Zarautzen.

Lotura honetan ikusgai daude txapelketako emaitza guztiak, eta beste honetan, aldiz, txapeldunen argazkiak ZASTen Instagram kontuan.

Erlazionatuak

Irudietan: Abian da Saski Basque 3X3 txapelketa

Zarautz

Gaurtik igandera bitartean saskibaloiak hartuko du malekoia. Mini mailako mutilek hasi dute Saski Basque 3x3 txapelketa.