Enbata hamabigarren irtengo da Kontxako Banderako sailkapen estropadan

Zarauztarrak Irteera ordenaren zozketan, Donostaiako udaletxean (ZAE).

Urtero legez, bi talde nagusi osatu dituzte igande honetan eta datorrenean jokatuko den Kontxako Banderara sailkatzeko estropadan. 'A' taldean egongo da Enbata, KAE1 ligako irabazlea delako eta Donostiarra sailkatuta baitago etxean jokatzeagatik.

Kontxako Bandera jokatzeko sailkapen estropada jokatuko da gaur, osteguna, arratsaldez. Lehenik emakumeak irtengo dira, 17:30ean hasita, eta, ondoren, gizonezkoak, 18:00etan. Zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, 16:30etik aurrera.

Gizon eta emakumezkoen irteerak zehaztu dituzte gaur eguerdian eginiko zozketan. Zarautz, 'A' taldetxoan arituko da onenekin batera, eta taldeko azkena irtengo da: 12. postuan. Aintzat hartu behar da lehen zazpi traineruak sailkatuko direla Kontxako Bandera jokatzera, Donostiarra jada sailkaturik baitago bertan jokatzen delako.