EAJren ikasturte hasierako mitina izango da bihar

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 29a, 20:00

Azken urteetan egin izan duten moduan, Zarautzen hasiko dute aurten ere ikasturte politikoa EAJ alderdiko kideek.

Malekoian jarriko duten karpan izango da EAJren mitina bihar, 19:30etik aurrera. Ikasturteari hasiera emateko ekitaldia izango da biharkoa, eta Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea eta Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidentea ariko dira hizlari lanetan. Joakin Landak, Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidenteak aurkeztuko du ekitaldia, eta EAJk jeltzale eta herritarrak gonbidatu ditu bertaratzera.