Moebius taldearen lehen kontzertua izan zen ostegunekoa. Hainbat kantu ezagunenen abestiak jo zituzten Arranopolako oholtzan. Bideoan, Izaki Gardenak taldearen Hibernazioa abestiaren bertsioa.
Azken ostegunarekin batera, ostiralean ospakizunak izango dira Arranopola egitasmoaren amaiera dela-eta. Bi kontzertu antolatu dituzte iluntzeko 20:00etatik aurrera, Gorpuzkings trap taldea eta Xiarroman DJ zarauztarra.