Gaur salduko dituzte Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkariko tiketak

Zarauzko hitza 2019ko abu. 30a, 12:45

Irailaren 7an ospatuko da Euskaraz Bizi Eguna. Gaur, ostirala, 18:30etik aurrera, Musika plazan salduko dituzte txartelak 14 euroren truke.

Badator Euskal Astea, eta badator Euskaraz Bizi Eguna. Irailaren 7an ospatuko da hamabigarren urtez jarraian, "euskara dugu sortzeko" leloa ardatz izanik. Hala, larunbat hartako herri bazkarirako txartelak salgai jarriko dituzte gaur, abuztuak 30 ostirala, 18:30etik aurrera Musika plazan.

14 eurokoa izango da menua:

  • Tomate entsalada
  • Marmitakoa edo barazki paella
  • Gazta
  • Kafea eta kopa