Izen ematea ireki dute Zarauzko Abesbatzan

Frontoi Txikian uztailean eginiko ekitaldi bateko irudia.

Adin guztietako herritarrak apuntatu daitezke Zarauzko abesbatzan, denei egokitutako taldeak baitaude. Telefonoz edo helbide elektronikora idatzita izena eman liteke.

Hastear da 2019-2020 ikasturtea, eta beste urte batez ateak ireki ditu Zarauzko Abesbatzak. Adin guztietarako herritarrei zuzenduta dagoela azpimarratu dute, izan ere, hiru taldetan banatzen dira parte hartzaileak: Txinpirin abesbatza (7 eta 10 urte bitarteko gazteak), Zarautz Txiki abesbatza (11 eta 19 urte bitartekoak) eta Zarauzko Abesbatza (helduena).

Hauen entsaio orduak ere iragarri dituzte:

  • Txinpirin: ostiraletan, 18.00etatik 19.00etara.
  • Zarautz Txiki: astelehen eta asteazkenetan, 19.00etatik 20.00etara.
  • Zarauzko Abesbatza: astearte eta ostegunetan, 21.00etatik 22:30era.

Apuntatu nahi duen orok, 943 13 40 33 telefonoan mezu bat uzteko edo abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute abesbatzako kideek.