EAJk ikasturte hasierako mitina egin zuen atzo arratsaldean Malekoian, Galtxagorri elkartearen parean. Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentearen eta Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidentearen hitzartzeek osatu zuten saioa. Bertan izan ziren alderdiko beste zenbait ordezkari ere, horien artean, Zarauzko jeltzaleen presidente Joakin Landa, Xabier Txurruka alkatea, EAJko zinegotziak, eta alderdiko hainbat gazte.