Gizon bat atxilotu dute bart, furgoneta batean lapurtzen saiatzeagatik

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 2a, 11:07

Norbanako batek abisua pasa zion Ertzaintzari, ustezko lapurra metalezko barra batekin auto bat kolpatzen ikusi zuenean.

Bart gaueko 02:00ak inguruan abisatu zion norbanako batek Ertzaintzari, esanez herrigunean aparkatuta zegoen furgoneta bat kolpatzen ari zela norbait, metalezko barra batekin.

Handik gutxira ertzainak iritsi eta atxilotu egin zuten ustezko lapurra, 25 urteko gizona, lapurreta indarrez egitea leporatuta. Atxilotua komisaldegira eraman zuten, eta Ertzaintzaren arabera, datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.