Euskal Astea 2019

Hamabi bikote lehiatuko dira helduen dantza txapelketan

Helduen Binakako Dantza Txapelketa (Amaia Urbieta Arruti).

Euskal Asteko lehen txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Lege Zaharren enparantzan; euria egingo balu, Modelo aretora lekualdatuko lukete ekitaldia.

Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatuko dute hamabi bikotek gaur arratsaldean. Horien artean, Azpeitiak ordezkaritza nabarmena izango du, sei bikoterekin: Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga, Aner Kerejeta-Nagore Kerejeta, German Aranburu-Elaia Elorza, Jon Ander Iriondo-Maider Arrieta, Laura Bastida-Ekain Uzkudun eta Mikel Subinas-Maite Beobide.

Halabere, eskualdeko beste bi bikote ere izango dira oholtza gainean: batetik, Azkoitiko eta Azpeitiko Eneko Sarasua-June Elorza eta, bestetik, Azpeitiko eta Errezilgo Gorka Kerejeta-Leire Eizmendi.

Gainerako parte-hartzaileak ondorengo hauek dira: Gorka Granado-Irati Lopez (Sopela), Irati Olaizola-Idoia Narbaiza (Legazpi), Katerin Artola-Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo) eta Saioa Galarraga-Julen Murgiondo (Bergara).