Antonio Lertxundi eta Elena Aldaz txapeldun Bola eta Toka Txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 2a, 14:00

Herritarren artean, Txerma Fernandez izan zen lehen sailkatua bola txapleketan, eta Fermin Illarramendi laugarrena izan zen tokan.

Giro ona izan zen atzo nagusi Zelai Ondo auzoko bolatokian, Zarauzko Bola eta Toka Txapelketan. Zelaiondo klubeko bolari eta tokalariez gain, hainbat tokitatik bertaratu ziren lehiakidea: Gabiria, Legazpi, Zerain, Segura, Villabona, Lasarte, Hernani, Donostia eta Urnieta, esaterako. Guztira, 55 partaide izan ziren bola txapelketan eta 38 tokan.

Txapelketa batean zein bestean berdinketa egon zenez, berdinketa-haustea jokatu behar izan izan zuten irabazleak erabakitzeko. Bolan 36 birlatara jokatu ondoren, Patxi Ormazabal gabiriarra izan zen txapeldun, Joxean Ormazabal bigarren, Patxi Arrondo hirugarren eta Pedro Lazkano laugarren.

Tokan, berriz, Antonio Lertxundi zarauztarra izan zen garaile berdinketa-haustean 11 ukitu lortuta; Iñaki Maiz bigarren geratu zen, Juan Mari Iñurritegi hirugarren, eta Fermin Illarramendii zarauztarra laugarren.

Emakumeen sailkapenean, Aitziber Ugalde villabonarra izan da txapeldun bolan, eta Elena Aldaz zarauztarra, berriz, tokan. Herriko sailkapenari dagokionez, Txema Fernandez izan da onena bolan eta Antonio Lertxundi tokan.