Euskal Astea 2019

Txosnagunean ere ez da zereginik faltako Euskal Astean

Plazaratu dute Euskal Astean txosnagunean izango den egitaraua. Urtero bezala, Euskal Jai egunaren aurreko egunetan ere hainbat ekitaldi izango dira.

Salberdingo aparkalekuan izango da aurtengoan ere Euskal Asteko txosnagunea. Irailaren 6an hasiko da festa, baina horren aurretik zereginik badela jakinarazteko, aurtengoan egitarauaren barruan sartu dituzte txosnen muntaketa eta desmuntaketa. Euskal Jai Eguna herritarrentzat egunik handiena bada ere, aurreko egunetan ere ez da festarako aitzakiarik faltako, Dandako kideek osatu duten egitarauarekin.

Irailak 4, asteazkena

17:00. Auzolanean, txosnen muntaketa.

Irailak 6, ostirala

20:00. Txosnen irekiera ikuskizuna.
21:00. Jantoki soziala.
23:00. Managaitz taldearen kontzertua. Ondoren, Kabareokea.

Irailak 7, larunbata (Euskaraz Bizi Eguna).

20:00. Manuela ahizpekin kalejira aldarrikatzailea txosnagunera.
22:30. Kontzertuak: Leihotikan eta Guri 5!

Irailak 9, Euskal Jai Eguna

11:00. Putzuzulon hamaiketakoa.
17:00. Munoatik, Sakatu elektrotxaranga.
20:00. Kontzertuak: Radio Revolucion, Sua eta Tirri & Tery DJ-ak.