Tapa Pala! 6. saioan, Orioko afizioa egun historikoaren bezperan

Aurten historian lehen aldiz, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruek Kontxako Bandera irabaz dezakete. Hori aitzaki hartuta, Joxemari Olasagasti, Ane Carrera, Itziar Barrenetxea eta Unai Lopez Orioren zaleei galdetu diegu nondik datorkien arraun zaletasuna eta ze asmo duten Kontxa egunerako.