Bideoa: III. Euskal Kosta Krosaren promozio bideoa

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 4a, 14:02

Irailaren 28an maratoi erdia eta roller proba jokatuko dituzte eskualdean, Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta. Roller proba Zarautzen hasi eta amaituko da, eta maratoi erdia herritik igaroko da, aurten Getarian izango baititu hasiera eta helmuga. Kirol ekitaldia iragartzeko, promozio bideoa kaleratu dute antolatzaileek.

III. Euskal Kosta Krosa kirol ekitaldia irailaren 28an izango da, eta iaz bezala, bi proba jokatuko dira: alde batetik, maratoi erdia, eta bestetik, roller proba. Getarian hasi eta amaituko da oraingoan maratoi erdia, eta Zumaiatik eta Zarautzetik igaroko da. Rollerrak,  berriz, Zarautzen abiatu eta helmugaratuko dira, eta ibilbidean Zumaia eta Getariatik igaroko dira. Aurten, gainera, patinatzaileek bi kilometro eta erdi gehiago egingo dituzte: 18,5 kilometro guztira.

Parte hartu nahi duten korrikalariek eta patinatzaileek zabalik dute izena emateko aukera Kronoak.com webgunean.