Udal Euskaltegian izena eman daiteke irailaren 20ra arte

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 5a, 09:00

Euskara maila guztietan ikasteko aukera eskaintzen du Udal Euskaltegiak.

Ikasturte berria heltzearekin batera ateak zabaldu ditu Udal Euskaltegiak ere.

Bi aukera eskaintzen dira: aurrez aurreko taldeak eta online ikastaroa. A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan aurrez aurreko ikastaroa egiteko aukera dago astean 3 edo 4 aldiz (mailaren arabera).  Online ikastaroan A1 eta A2 mailetan astero ordubeteko tutoretza egiten da; B1, B2 eta C1 mailetan, hamabostean behin izaten da tutoretza eta astean behin mintza-saioa; C2 mailan, asteroko tutoretza izan ohi da.

Ikastaro guztiak 16 urtetik gorakoentzat dira. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak Udal Euskaltegian bertan eska dezake. 09:00etatik 19:00etara izaten dute zabalik bulegoa. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta (943-13 11 53/943-85 50 84), baita  posta elektronikoz ere, euskaltegia@zarautz.eus helbidera idatzita.