Euskal Astea 2019

Arcelusek eta Plazaolak irabazi dute Trikitilari Gazteen Txapelketa

Atzo iluntzean izan zen Trikitilari Gazteen txapelketa Lege Zaharren enparantzan. Zortzi bikotek hartu zuten parte, eta Lazkao eta Arrasateko Irati Arcelus eta Mirari Plazaola izan ziren irabazleak.

Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi bikotek hartu zuten parte atzo iluntzean Euskal Astean urtero egin ohi den Trikitilari Gazteen Txapelketan.

Zortzi bikote horietan lehenengo bi sarituen izenak soilik jakinarazi zituen epaimahaiak. Irati Arcelus lazkaoarra eta Mirari Plazaola arrasatearra izan ziren txapeldun atzokoan, eta Olaberriako Ane Etxezarreta eta Villabonako Sara Iriarte sailkatu ziren bigarren.

Gainontzeko bikoteek ere ederki jo zituzten beren piezak: Eider Garro (Hernani) eta Araitz Elizalde (Hernani, Julen Labaka (Errezil) eta Garazi Larrañaga (Azkoitia), Ataitz Etxaniz (Azkoitia) eta Enaitz Alberdi (Azpeitia), Uxue Iturria (Etxalar) eta Leire Iribarren (Etxalar), Intza Illarramendi (Zestoa) eta Maria Illarramendi (Zestoa), Eneko Urkola (Zaldibi) eta Aiora Roteta (Alkiza).

Argazkiak: Ibon Errazu