Uztailean eta Abuztuan hainbat irteera gidatu izan dira udaleko Agenda 21 Sailak antolatuta, Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren txoko ezberdinak ezagutzeko. Iraila aurrera doa, eta bihar izango da Zingira Basoa ezagutzeko irteera gidatuetan parte hartzeko azken aukera. 17:30etik 20:00etara izango da irteera, eta Turismo Bulegoan eman behar da izena, doan. Izena eman dutenak Aiten Etxe jatetxearen aparkalekuan elkartuko dira, 17:15ean, txangoari ekiteko.