HARA! Getaria lehen baino urrunago ote dago Zarauztik?

Nafarroa kalea San Inazio kalearekin gurutzatzen den lekuan dagoen trafiko seinalea bolo-bolo zabaldu da sare sozialetan. Getariako noranzkoa adierazten duen seinaleak puntu horretatik zazpi kilometrora dagoela dio, alegia, distantzia errealaren bikoitza, gutxi gorabehera.