Euskal Astea 2019

Alkoholaren kontsumoaren eta indarkeria matxistaren prebentziorako kanpainak izango dira Euskal Jai egunean

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 6a, 10:00

Gaueko taxi-bus zerbitzua martxan izango da 01:00etatik 05:00etara. Txartelak aurrez eskuratu beharko dira Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Udaltzaingoan.

Euskal Jaietan nerabeei eta gazteei zuzendutako prebentzio kanpaina antolatu du udalak, alkoholaren kontsumoak ekarri ditzakeen arriskuez ohartarazteko eta indarkeria matxistaren inguruan kontzientziatzeko helburuarekin. Programa ibilgaria izango da eta Ai Laket! elkarteko kideak festa guneen inguruan ibiliko dira, prebentzio lanetan. Besteak beste, alkoholari buruzko informazio objetiboa eta bestelako arrisku murrizketarako materialak eskainiko dituzte.

Gaueko taxi-bus zerbitzua ere eskainiko dute Euskal Jai egunean, 01:00etatik 05:00etara. Ohi bezala, emakumeek eta mugikortasun urria duten pertsonek lehentasuna izango dute, baina ez zaio inorri zerbitzua ukatuko. Tiketak Udaltzaingoan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan eskuratu beharko dira eta zerbitzua taxi gidariari ordainduko zaio. Bidaiaren prezioa iazko berdina izango da: 2 euro erabiltzaile bakoitzeko. Talaimendi gora eta periferiara izan ezik; kasu honetan kostua 3,5 eurokoa izango da. Geltokia Udaltzaingoaren parean egongo da, ohi bezala.